Gure argi-tresneriak gora darrai. Hainbat eta trebeago ere bagara. Milioika fotoi, zure zerbitzura.

Irudimena

_

Argiztapena, soinuarekin gertatzen den era bertsuan, diziplina artistikoa da ia, bere horretan.

Inork ez daki.

Uste orokorraren arabera, argiztapenerako fokuak era aproposean zuzentzea baino ez da behar. Askoz gehiago behar da, baina. Intuizioa. Irudimena. Ikuskizuna ulertu eta eszena bere inguruarekin bat eginaraztea.

Ezagutza

_

Zorroztasunaz gain ere behar du bestelakorik argiztapenak. Komeni da ezagutza zehatzak izatea kontrolen erabileran eta haiek duten eragin bisualean. Ezagutzak boterea dakar. Ezagutzaz baliatuz gero, eszenatokian gertatzen denak, haren koloreak eta intentsitateak bat egin dezakete eta, agian, espero baino haratago iritsi; batek daki. 

Moldakortasuna

_

Berdin zaigu argiztatu beharreko ekitaldiaren tamaina. Beste horrenbeste haren formatua. Okasiora moldatzen adituak gara.

Argia Irizarrentzat

_

Euren sakontasun eta konplexutasuna dela eta, harro sentiarazten gaituen ekitaldi horietako bat.