EzĀ gara enpresa handia; handikerietatik ihesi goaz. Talde txikiaren malgutasuna, zorroztasuna eta pasioa ditugu. Honetan dihardugu, ez baitugu hobeto lan egiten duen inor ezagutzen, zinez.

Ordena

_

Ez dituzu kable nahasiak ikusiko Edersonen logotik hurbil. Kontu erabat praktikoa da: ordenak gure lana sinpleago bilakatzen du, eta kontratazen gaituenarena arindu.

Estetika

_

Sonorizatzea dugu jardun nagusia, baina ez zaigu kontzientzia bisualik falta. Edozein ekitaldi antolatzeak hainbat elementu elkarrekin konektatzea eskatzen du. Bere tokia ematen diogu gauza bakoitzari, bere tamaina eta antolamendua, garbitasun estetikoa helburu izanda.

Hurbiltasuna

_

Antolatzen dugun ororen parte izatea gustuko dugu. Soinua zeri jartzen diogun ulertzen eta haren testuinguruaz jabetzen saiatzen gara. Bertaratzen direnen sentipena sumatu eta hartara moldatzen eskarmentua dugu.