
Eta zure beharrizanetara egokitzen ditugu gure aurrekontuak.
Telebistako ekitaldiak
_
Komunikabide publiko zein pribatuekin egiten dugu lan ospe handiko ekitaldietan soinua jartzen. Audioa entregatzea bermatzen dugu kalitaterik altuenarekin.
Ekitaldi eta aurkezpenak
_
Gizarte-ekitaldiak, enpresa zein politika arloko aurkezpenak, pribatu nahiz publikoak. Audioaren kalitatea, guztiz profesionala.
Emanaldi klasikoak
_
Esperimentatzea gustuko dugu, etengabe hobetzeko bidea baiteritzogu. Emanaldi klasikoei soinua jartzen diegu, bai amateurrei eta baita profesionalei ere.
Kontzertu eta erromeriak
_
Edozein herriko jaialdietan murgiltzen gara Hainbat formatu musikali heltzen diogu, rocketik hasita ohiko erromerietararte.
Jazza
_
Donostiako Jazzaldian eta bestelako jaialdietan parte hartzen dugu. Sonorizatzeko formula bereziak aplikatzen dizkiogu zuzeneko jazz emanaldi bakoitzari arrakasta osoa izan dezan.
Bertsolaritza
_
Eskarmentua dugu ardatz; hari gabeko ekipoa eta luxuzko monitoreak ditugu bertsogintzari behar duena emateko. Bertako medioei audioa helarazteaz ere arduratzen gara.
Kirol ekitaldiak
_
Kirol-esparru zabala hartzen dugu, ‘aerobitoi’etatik hasi eta sari emanaldietararte. Soinurik onena bermatzen dugu baldintzak edozein direla ere.
Ekitaldi pribatuak
_
Jaialdi pribatu askok soinu profesionalaren beharra du. Moduloetan antola daitekeen ekipoa dugu espazio zabaletara moldatzeko eta, beharrezkoa denenan, atal bereiziak sortzeko, kalitate ezin hobearekin.
Tokiko azokak
_
Nazioarteko garrantzia duten tokiko azokak muntatu, landu eta euren garapena kontrolatzen dugu guztia behar bezala joan dadin. Musika, ekitaldi historikoak, kultur-ekitaldiak, … Akatsik gerta ez dadin gure konpromisoa bere maila altuenean azaltzea eskatzen duten lanaldiak, finean.